2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZAMA
Alkatetza beste baten esku uztea
Ultzamako Udaleko alkateak, 2018ko martxoaren 5ean, 26/2018 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa: “Gaia: Alkatetzaren eskumen guztiak Purificación Etxeberria Iztueta lehen alkateordearen esku uztea 2018ko martxoaren 29tik apirilaren 8ra, biak barne”.
–Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/85 Legearen 21. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan Udaleko Alkatetzaren eginkizun eta eskumenei dagokienez ezarria.
–Ikusirik Udaleko alkate M.ª Aránzazu Martínez Urionabarrenechea kanpoan izanen dela aurtengo martxoaren 29tik apirilaren 8ra, oporrak direla-eta.
–Ikusirik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua (AFE) arautzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 EDko 47. artikuluaren edukia, aditzera ematen baitu alkateordeei dagokiela alkatea ordeztea haren eginkizun guztietan eta beren izendapenaren ordenaren arabera, hura kanpoan den bitartean. Artikulu horrek, gainera, arau beraren 44. artikuluaren 1. eta 2. apartatuetara igortzen du, haietan aipatzen baitira eskuordetza hori gauzatzeko beharrezko prozedura eta formaltasunak,
EBATZI DU:
Lehenbizikoa.–Legeak Udaleko Alkatetzari esleitzen dizkion eskumen guztiak Purificación Etxeberria Iztueta lehen alkateordearen esku uztea, 2018ko martxoaren 29tik apirilaren 8ra, biak barne.
Bigarrena.–Ultzamako Udaleko lehen alkateorde Purificación Etxeberria Iztuetari eskudantziak bere esku utzi direla jakinaraztea. Horrek ebazpen honen dataren biharamunetik aurrera izanen ditu ondorioak, Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan agindu bezala, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko bada ere, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2017 Legearen 9. artikuluko 3. apartatuak aurreikusten dituen baldintzetan.
Hirugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Ultzamako Udalaren Osoko Bilkurari, jakinaren gainean egon dadin, Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Larraintzarren (Ultzama), 2018ko martxoaren 5ean.–Alkatea, M.ª Aránzazu Martínez Urionabarrenechea.
Iragarkiaren kodea: L1803296