2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Aldaketa zinegotziek asistentziagatik hilean gehienez kobratzen ahal duten diru-kopuruetan
Tuterako Udalak, 2018ko otsailaren 26an egin osoko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:
1.–2017ko azaroaren 27tik aurrerako ondorioekin, aldatzea hilean asistentziagatik gehienez kobratzen ahal diren diru-kopuruak, Osoko Bilkuraren 2015eko uztailaren 1eko erabakiaren xedapen zatiko 3. puntuan jasoak. Honela idatzirik geldituko dira:
“Honako hau da asistentziagatik hilean gehienez kobratzen ahal dena:
–Eskuordetza bereziko zinegotziak: 767,98 euro.
–Eskuordetza orokorreko zinegotziak, dedikazio esklusiborik edo partzialik ez dutenak: 767,98 euro.
–Gobernu Batzordeko kideak, aurreko ataletan jaso ez direnak: 697,92 euro.
–Gainerako zinegotziak: 616,77 euro.
2.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta Tuterako Udalaren Kontu-hartzailetzari eta langileria unitateari jakinaraztea.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Tuteran, 2018ko martxoaren 7an.–Alkate udalburua, Eneko Larrarte Huguet.
Iragarkiaren kodea: L1803302