56. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa, Bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Tuterako Udalak, 2018ko otsailaren 26an egin osoko bilkuran, legeak eskatutako gehiengoa zuela, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Bikote egonkorren Tuterako Udalaren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, erabakia eta horren espedientea jendaurrean egonen dira Tuterako Udaletxean (Idazkaritzan), hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interes legitimodunek horiek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2018ko martxoaren 7an.–Alkatea, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1803301