2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TEBAS-MURU ARTEDERRETA
2018ko aurrekontua, plantilla organikoa eta karga-tasak. Hasierako onespena
Udal honek, 2017ko abenduaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:
Laugarrena.–2018ko aurrekontu bakarra eta orokorra, hura betearazteko oinarriak, plantilla organikoa eta karga-tasak.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeak, Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeak eta lege hori garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuak ezartzen dutenarekin bat.
Aho batez erabaki dute:
1.–Hasiera batean onestea 2018ko gastu eta diru-sarreren udal aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
2.–2018rako karga-tasa hauek onestea:
Hiri-lurreko ondasun higiezinen gaineko kontribuzioa: %0,13.
Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1,30 indizea gutxieneko kuoten gainean.
Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3,78, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.
Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: %14,49; eta igoera horiek zehazteko portzentajeak, honako hauek: 5 urte bitarte: %3; 10 urte bitarte: %2,8; 15 urte bitarte: %2,7; 20 urte bitarte: %2,7.
3.–2018rako plantilla organiko hau onestea:
Funtzionarioak
LANPOSTUA | MAILA | GRADUA | OSAGARRIAK | EGOERA |
Bateraezintasunekoa | Lanpostukoa |
Idazkaria | A | 6.a | %35 | %3,72 | Jardunean |
Funtzionarioen izenen zerrenda
IZENA | MAILA | GRADUA | OSAGARRIAK | EGOERA |
Bateraezintasunekoa | Lanpostukoa |
Miguel Ángel Albisu Iribarren | A | 6.a | %35 | %3,72 | Funtzionarioa |
Lan-kontratudunak
LANPOSTUA | MAILA | SARBIDEA | OSAGARRIAK | EGOERA |
Mailakoa | Lanpostukoa |
Administrari-ofiziala | C | Oposizio-lehiaketa | %12 | %18,36 | Hutsik |
Administrari laguntzailea | D | Oposizio-lehiaketa | | %17,99 | Hutsik |
4.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udalaren iragarki-taulan argitaratzea 15 egun baliodunean, bizilagunek eta interesdunek Idazkaritza honetan espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Epe hori inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, aurrekontua behin betiko onetsitzat hartuko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da laburturik indarrean jartzeko.
Tebasen, 2018ko martxoaren 5ean.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.
Iragarkiaren kodea: L1803281