56. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERREZU

2018ko aurrekontua. Hasierako onespena

Errezuko Kontzejuak, 2018ko martxoaren 1ean, hasiera batean onetsi zuen 2018ko udal aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egongo da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Errezun, 2018ko martxoaren 7an.–Alkatea, Alfredo Buldain Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1803300