56. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Iruña-Burlata Plan Bateratua (Efidistrict proiektua). Behin-behineko onespena

Iruñeko Udalak, 2018ko martxoaren 1ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 01-MAR-18 (8/CU).

“2017ko azaroaren 2ko osoko bilkuran hasiera batez onetsi zen Iruña-Burlata Plan Bateratua (Efidistrict proiektua), eta 2017ko azaroaren 20ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu. Kontuan harturik jendaurreko epean inork ez duela erreklamaziorik aurkeztu, eta ikusirik Iruñerriko Mankomunitatearen 2017ko azaroaren 27ko txostena, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren 2017ko azaroaren 27ko txostena eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren 2018ko urtarrilaren 18ko txostena, eta bat etorririk Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2018ko otsailaren 22ko txostenarekin, erabaki da:

1. Behin-behinekoz onestea Iruña-Burlata Plan Bateratua (Efidistrict proiektua), Nasuvinsak tramitera aurkeztua 2018ko otsailaren 12an. Planaren helburua da beroa sortzeko zentrala egonen den esparrua antolatzea, Efidistrict-Fwd europar proiektuan aurreikusitako berokuntzako sare berrirako (Iruñeko katastroko 6. poligonoko 1620. lurzatia eta Burlatako 1. poligonoko 234. lurzatia).

2. Erabaki hau, espediente administratiboarekin batera, igortzea Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari, behin betikoz onets dezan.”

Iruñean, 2018ko martxoaren 6an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1803284