56. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Administrazio prozedura erkide elektronikoa arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Erriberriko Udalak, 2018ko martxoaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Erriberriko Udalaren administrazio prozedura erkide elektronikoa arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, jendaurrean egonen da gutxienez hogeita hamar eguneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta entitatearen iragarki-taulan paratu ondotik, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Erriberrin, 2018ko martxoaren 5ean.–Alkatea, Andoni Lacarra García.

Iragarkiaren kodea: L1803111