56. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren
koefizienteak eta karga-tasak 2018rako

Larragako Udalak, 2018ko martxoaren 1ean egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Sortzapenaren unean lurrak izaten duen balioaren gainean aplikatuko diren koefizienteak onestea, bai eta Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren tarteen karga-tasak aldatzea ere, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175. eta 176. artikuluetan, abenduaren 27ko 19/2017 Foru Legeak emandako testuaren arabera ezarritakoarekin bat. Hona hemen:

URTEAK

KOEFIZIENTEA

KARGA-TASA

20 urtekoa edo hortik gorakoa

0,63

%14

19

0,58

%14

18

0,51

%14

17

0,36

%20

16

0,21

%25

15

0,06

%25

14

0,06

%25

13

0,06

%25

12

0,06

%25

11

0,06

%25

10

0,06

%25

9

0,06

%25

8

0,06

%25

7

0,06

%25

6

0,06

%25

5

0,06

%25

4

0,06

%25

3

0,11

%14

2

0,13

%14

1

0,13

%14

Urtebetetik behera

0,06

%14

2. Aurreko puntuan aipatu koefiziente eta tasek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren egunaren biharamunetik izanen dituzte ondorioak.

Erabaki honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para daiteke, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita, edo, aurretik eta hautara, errekurtso hauetako bat:

A) Berraztertzeko errekurtsoa, eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

B) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para dezakete, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan ezarritako kasuetan, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita, aldez aurreko errekerimendua egiten ahalko bada ere, lege horren 44. artikuluan zehazten diren moduan eta epeetan.

Larragan, 2018ko martxoaren 5ean.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L1803400