56. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Herri-lurra desafektatzeko espedientea
(13. poligonoko 906. lurzatian). Hasierako onespena

Eritzebeitiko Kontzejuak, 2018ko otsailaren 23an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 1.150 m²-ko herri-lurrak desafektatzeko espedientea (13. poligonoko 906. lurzatian), ondotik haien erabilera lagatzeko Iruñerriko Zerbitzuak SAri, ur-hornidurarako biltegia eta sarbidea egiteko, bai eta 2.000 m² aldi baterako okupatzeko ere.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Legearen 140. artikuluan ezarritakoari jarraituz, onespen hori jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta alegazioak aurkez daitezen.

Eritzebeitin, 2018ko martxoaren 5ean.–Kontzejuko burua, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L1803289