1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
AKATS ZUZENKETA, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak otsailaren 14an emandako 10E/2018 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez diru-laguntzen deialdi bat onetsi da toki entitateei, toki ekintzako taldeei, Garapenerako Laguntzako GKEei, herritarren elkarteei eta irabazi-asmorik gabeko beste entitate batzuei diru-laguntzak emateko, 2018an Nafarroako Foru Komunitatean herritarren parte-hartzea bultzatu eta sustatzeko proiektuak garatzearren.
Akatsa atzeman da aipatutako foru aginduaren argitalpenean (46. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 6koa), ez baitzen I. eranskina argitaratu. Eranskin horretan ezartzen dira proiektuak baloratzeko irizpideak. Hala bada, zuzendu egiten da, aipatutako eranskina gehituta.
Iruñean, 2018ko martxoaren 9an.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.
1. ERANSKINA Proiektuak baloratzeko irizpideak |
BALORAZIO IRIZPIDEAK | NEURTU BEHARREKO ALDERDIAK | PUNTU BERARIAZKOAK | PUNTU OROKORRAK |
Kalitatea | Proiektuaren helburu orokorren deskripzioa | 3 | 45 |
Jardueren helburu berariazkoen deskripzioa | 5 |
Jardueren deskripzioa | 17 |
Proiektuen plangintza eta egutegia | 3 |
Ebaluatzeko adierazleen deskripzioa eta koherentzia | 7 |
Proiektuaren koherentzia orokorra | 10 |
Berrikuntza | Parte hartzeko aurreikusitako metodologiak | 10 | 30 |
Proiektuaren helburu diren pertsonen interesa erakartzeko ahalmena | 5 |
Beste entitate batzuetara transferitzeko eta errepikatzeko aukerak | 5 |
Sormena eta originaltasuna | 5 |
Proiektuaren iraunkortasuna | 5 |
Sarean lan egitea | Beste toki entitate batzuk proiektuan inplikatzea | 5 | 10 |
Udalez gaindiko beste entitate batzuk proiektuan inplikatzea | 5 |
Genero ikuspegia | Proiektua hizkera inklusiboz idaztea | 1 | 5 |
Proiektuan genero irizpidea sartzeko aurreikusi diren neurriak | 3 |
Ebaluazioan generoaren arabera bereizitako adierazleak | 1 |
Kolektiboen inklusioa | Integratzeko problemak dituzten kolektiboak sartzea proiektuan | 2 | 5 |
Proiektuan aurreikusitako neurriak | 3 |
Proiektuaren komunikazioa | Proiektuaren komunikazioa segurtatzeko proposatutako neurriak | 5 | 5 |
| 100 |
Iragarkiaren kodea: F1803459