194. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

5/2016 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Vianako Udalak, 2016ko ekainaren 16n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2016ko 5 zenbakiko aldaketa Udalaren 2016ko aurrekontuan, kreditu bereziei buruzkoa.

Aurrekontuko aldaketaren hasierako onespena 2016ko 131. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 7an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

KREDITU BEREZIAK

1

4140

83100

VIANA I UREZTAPENA HANDITU, HOBETU ETA MODERNIZATZEA

215.000,00

FINANTZAKETA

87000

DIRUZAINTZAKO GERAKINA GASTU OROKORRETARAKO

215.000,00

Vianan, 2016ko irailaren 27an.–Alkatea, José Luis Murguiondo Pardo.

Iragarkiaren kodea: L1611054