2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GALIPENTZU
Larreen ordenantza. Hasierako onespena
Galipentzuko Udalak, 2018ko martxoaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Galipentzuko Udaleko Larreen ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egongo da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua oso-osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Galipentzun, 2018ko martxoaren 2an.–Alkatea, Juan Manuel Ferrer Moisés.
Iragarkiaren kodea: L1803033