2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERATSUN
Ehiza barrutiaren eraketa
Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea eta ekainaren 11ko 48/2007 Foru Dekretua bete daitezen, aditzera ematen da iragarki hau, Eratsungo ehiza barruti berria hamar urterako eratzeari buruzkoa, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, hamabost egun baliodunean irekita egonen dela epea Eratsungo mugapeko lurren jabeek aukera izan dezaten adierazteko ez dutela nahi beren lurrak eratu gogo den barruti horretan sartzea.
Barrutian sartu beharreko mugapea: Eratsungo mugape guztia.
Eratsunen, 2018ko martxoaren 1ean.–Alkatea, Francisco M.ª Retegui Descarga.
Iragarkiaren kodea: L1803262