56. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2018ko zerga, Zirkulazioaren gaineko udal zerga, borondatez ordaintzeko epea

Honen bitartez aditzera ematen zaie interesdun guztiei trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2018ko zerga, Zirkulazioaren gaineko udal zerga, borondatez ordaintzeko epea 2018ko apirilaren 30ean bukatuko dela.

Helbideratu gabeko ordainagiriak Cortesko edozein banku sukurtsaletan ordaindu beharko dira.

Helbideratutako ordainagiriak titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira 2018ko martxoaren 28an.

Epe hori iragandakoan, derrigorrezko diru-bilketa agentziara igorriko dira, hark premiamendu-bidez kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Cortesen, 2018ko martxoaren 9an.–Alkate udalburua, María Concepción Ausejo Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1803449