2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIRAUKI
Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga
borondatez ordaintzeko epea 2018an
Ziraukiko Udalak adierazi du heldu den 2018ko apirilaren 6an bukatuko dela Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2018ko ekitaldiko zerga borondatez ordaintzeko epea.
Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edo Nafarroako Rural Kutxako edozein sukurtsaletan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.
Ordainagiri helbideratuak 2018ko apirilaren 9an kobratuko dira kontuetatik.
Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legearen araberako errekarguak eta interesak sorraraziko dituzte eta betearazpen-bidetik kobratuko dira.
Ziraukin, 2018ko martxoaren 9an.–Alkatea, Victoriano Goldáraz Carmona.
Iragarkiaren kodea: L1803450