2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
KASEDA
2018rako zerga-tasen eta tasen behin betiko onespena
Kasedako Udalak, 2017ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi ditu 2018rako zerga-tasak, tarifak, tasak, prezio publikoak, herri-lurreko kanona eta gainerako ordainarazpenak.
Espedientea jendaurrean egon da 30 egun baliodunean, hasierako onespena 2018ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean (urtarrilaren 18an) argitaratu eta biharamunetik hasita, eta inork ez du erreklamazio edo oharrik aurkeztu; beraz, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da.
Kasedan, 2018ko martxoaren 8an.–Alkatea, Jesús Esparza Iriarte.
ERANSKINA
2018rako zerga-tasak, tasen tarifak, prezio publikoak, herri-lurren kanona eta gainerako ordainarazpenak
–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: karga-tasa, %0,307.
–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: karga-tasa, %0,733.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: udal errekargua, %1,40 kuotaren gainean.
–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: karga-tasa, %4, salbu eta Nasuvinsak tramitatzen dituen birgaitze proiektuak eta alde zaharrean daudenak, %1 ordainduko baitute.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:
- Balio-gehikuntza zehazteko ehunekoa:
- 10 urtera bitarteko epea: %2,5.
- 20 urtera bitarteko epea: %2.
- Kuota zehazteko karga-tasa: %12.
–Herri-lurretako lurzatiak: KPIaren igoera 2017ko prezioen gainean.
–Ur horniduraren tasa: gutxienekoa (24 m³): 11,6 euro lauhilekoan. Hortik goiti: 0,49 euro/m³ (tarifak + %10eko BEZa).
–Estolderiaren tasa: 22,5 euro. %10eko BEZa gehituko zaio tarifari. Kontagailurik ez badute, zenbatekoa 7,7 euro izanen da.
–Ur sareari lotzea: 82 euro.
–Salmenta ibiltaria:
- Saltoki bakoitzeko: 9 euro.
- Urtekoa, astebeteko maiztasunarekin: 325 euro.
- Urtekoa, hamabost eguneko maiztasunarekin: 162 euro.
- Urtekoa, hilabeteko maiztasunarekin: 82 euro.
–Hilerriko nitxoak: 1.072 euro.
–Kolunbarioak: 305 euro.
–Lurpeko ehorzketak (aldi baterako kontzesioa): 305 euro.
–Udal igerilekuetan sartzeko tasa:
| DENBORALDIKO ABONAMENDUA | HILEKO ABONAMENDUA |
16 urtetik gorakoak | 48 euro | 38 euro |
65 urtetik gorakoak eta 16 urtetik beherakoak | 26 euro | 20 euro |
3 urtetik beherakoak | Doakoa |
| EGUNEKO SARRERA |
16 urtetik gorakoak | 3,5 euro |
65 urtetik gorakoak eta 16 urtetik beherakoak | 2,0 euro |
3 urtetik beherakoak | Doakoa |
–Pilotalekurako fitxak: 1,50 euro.
–Kopiak eta fotokopiak: 0,20 euro.
–Agiriak konpultsatzea: 0,40 euro/orria.
–Aldeak eskatuta emandako ziurtagiria: 1,50 euro.
–Fax igorpena: 0,80 euro 4 orri bitarte. 0,20 euro bosgarren fotokopiatik aurrera.
Iragarkiaren kodea: L1803409