56. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

2018ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2018ko martxoaren 14an egin ezohiko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2018ko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik izanez gero, Osoko Bilkurak horien eta plantillaren behin betiko onespenaren gaineko akordio zehatza hartuko du. Erreklamaziorik ez badago, plantilla behin betiko onartutzat emanen da, jendaurreko epea igaro ondoren.

Baztanen, 2018ko martxoaren 14an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L1803625