2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
2018ko aurrekontua. Hasierako onespena
Baztango Udalak, 2018ko martxoaren 14an egin ezohiko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2018ko aurrekontua.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Erreklamaziorik izanez gero, Osoko Bilkurak horien eta aurrekontuaren behin betiko onespenaren gaineko akordio zehatza hartuko du. Erreklamaziorik ez badago, aurrekontua behin betiko onartutzat emanen da, jendaurreko epea igaro ondoren.
Baztanen, 2018ko martxoaren 14an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.
Iragarkiaren kodea: L1803624