56. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AÑORBE

Hirigintza-hitzarmena, 8. poligonoko 202. eta 203. lurzatiei dagokienez. Hasierako onespena

Añorbeko Udalak, 2017ko otsailaren 9an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 8. poligonoko 202. eta 203. lurzatiei dagokien hirigintza-hitzarmena, Añorbeko Udalak eta lurzatien titularrek adostua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 23. artikuluan eta ondokoetan xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek hura aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez ditzaten.

Añorben, 2018ko martxoaren 6an.–Alkatea, Joaquín Sanz Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1803282