1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak urtarrilaren 26an emandako 300/2018 Ebazpenaren kontrako gora jotzeko errekurtsoan interesa dutenak epatzeko iragarkia. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoan sartzeko deialdia onetsi zen.
Iragarki honen bidez aditzera ematen da Juan Carlos Laboreo Viela jaunak, AFAPNA sindikatuaren izenean, gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 26ko 300/2018 Ebazpenaren kontra, haren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoan sartzeko deialdia onetsi baitzen.
Horiek horrela, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aipatu deialdian interesa dutenak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztuz (Iruñeko San Domingo aldapa, zk.g.) edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako bideetatik edozein erabiliz.
Aurkeztutako errekurtsoaren kopiak interesdunen eskura daude Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa, z.g.).
Iruñean, 2018ko martxoaren 13an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Begoña Alfaro Oricáin.
Iragarkiaren kodea: F1803580