56. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

451E/2018 EBAZPENA, martxoaren 13koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak emana, urtarrilaren 21eko 312E/2018 Ebazpena hein batean aldatu eta haren akatsak zuzentzen dituena. Ebazpen haren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko 108 erizain lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, irailaren 8ko 1765E/2017 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan erizain izateko zenbait lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdi hori 2017ko 185. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 25ekoan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak, abenduaren 13ko 2226E/2017 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zuen.

Azkenik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak urtarrilaren 21ean emandako 312E/2018 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Dena dela, akats bat atzeman da aipatu ebazpenean, Nafarroako Ospitaleguneko 66 lanpostu hutsetarako adierazitako destinoen barrenean 70961 zenbakia duen lanpostua sartu baita oharkabean. Berez, 68365 zenbakia duen lanpostua da, eta, hortaz, bidezkoa da zuzentzea.

Ikusi da, bestetik, ez dela zuzendu izangai baten inskripzioa, Susana Martínez de Falcón Palma andrearena, aldi baterako barne-igoerako zerrendan ere sartzea eskatua baitzuen. Beraz, bidezkoa da akats hori zuzendu eta aldi baterako barne-igoerarako izangaien zerrendan ere sartzea.

Orobat, zenbait eskaera jaso dira deia eta lehenbiziko ariketa egiteko tokia aldatzeko, lehenbiziko ariketa egiteko egunean haurdun egonik ospitalean egon litezkeen emakumeak joan ahal izan daitezen. Horregatik, bidezkoa da pertsona horientzako deiaren tokia aldatzea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez.

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak urtarrilaren 21ean emandako 312E/2018 Ebazpenaren 2. apartatuan atzemandako akats agerikoa zuzentzea. Nafarroako Ospitaleguneko 66 lanpostu hutsetarako adierazitako destinoen barrenean, 70961 zenbakia duen lanpostuaren ordez 68365 zenbakiak agertu behar du.

2. Aipatu deialdian onartu eta baztertuen zerrenda aldatzea, Susana Martínez de Falcón Palma andrea onartutzat emanda aldi baterako barne-igoerako zerrendan.

3. Hein batean aldatzea azterketa egiteko tokia, haurdun egonik lehenbiziko ariketa egiteko egunean ospitalean ingresaturik egon litezkeen emakumeek aldaketa eskatu baitute, ezin izanen bailirateke azaldu deialdian aipatutako tokira.

Hauxe da haientzako deia: 2018ko martxoaren 24an, goizeko 10etan, Nafarroako Ospitalegunean (ama-haurrentzako eraikina).

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei ohartaraztea horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1 eta 2.c) artikuluan eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren apirilaren 19ko 82/2016 Foru Aginduan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2018ko martxoaren 13an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Esteban Ruiz Álvarez.

Iragarkiaren kodea: F1803611