55. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LESAKA

Gora jotzeko errekurtsoa, zerbitzu anitzetako ofizial bat aldi baterako kontratatzeari buruzkoa

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoarekin bat, interesdunak bere bizitokian ez zirela-eta behar diren jakinarazpenak egiterik izan ez denez, ediktu hau Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.

Joaquín Corcuera Gilek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen, Nafarroako Administrazio Auzitegian (17-02577 Gora jotzeko errekurtsoa), Lesakako Alkatetzak zerbitzu anitzetako ofizial bat aldi baterako kontratatzeari buruz urriaren 30ean eman 404/2017 Ebazpenaren aurka.

Ezin izan zaie hura jakinarazi Imanol Lukanbio Larretxeari eta David Navarro Fayosi. Beraz, Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea, 10, 31007 Iruña) agertzeko deia egiten zaie, hamar egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita.

Espedienteari buruzko udal erreferentzia: gaijuridikoak/2017/3.

Lesakan, 2018ko otsailaren 26an.–Alkatea, José Luis Echegaray Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1802869