55. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

FUNES

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda eta hautaproben hasiera finkatzea, albienteen lanpostu bat
betetzeko deialdian

Udal honetako alkate udalburuak ebazpena eman du 2018ko martxoaren 1ean. Hona hemen testu osoa:

Ikusirik 2018ko urtarrilaren 30eko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zela izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda Funesko Udaleko albienteen lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian, eta hamar egun balioduneko epea eman zela erreklamazioak egiteko edo akatsak zuzentzeko.

Ikusirik izangai batzuek erreklamazioak egin edo zerrendako akatsak zuzendu zituztela, eta eskaera horiei emandako erantzuna jendaurrean jarri behar dela behin-behineko zerrenda argitaratzeko erabili ziren toki berberetan.

Epea bukaturik, bidezko da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea eta probak hasteko tokia, eguna eta ordua finkatzea.

Deialdiak, 2017ko urriaren 31ko 210. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, 7.1 oinarrian xedatzen duenari jarraikiz,

EBATZI DUT:

Lehena.–Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda hau onestea:

Onartuak:

ALBISU FERNANDEZ DE ARCAYA JACOBO ENRIQUE

BERMEJO CHIVITE DIEGO

CHUECA MARTÍNEZ DIANA

COLOMA CANALS RUBÉN

DÍAZ FERNÁNDEZ JOSE IGNACIO

DÍAZ TERÉS ALBERTO

FERNÁNDEZ LIBERAL LYHER

FERNÁNDEZ LÓPEZ MANUEL

GALÁN LAFUENTE BEGOÑA

GALAN PEREZ GONZALO

GARRIZ ERANSUS RUBÉN

HEREDIA CANO DIEGO

JIMENEZ PINILLA MARIO

LABARGA IBARRA MARTA

LACARRA AYENSA ALVARO JULIÁN

LAGO IÑIGUEZ JAVIER

LÓPEZ LAPIEZA JAIONE

LÓPEZ MAGAÑA RAÚL

MATEO SESMA OSCAR

ORDUÑA SORIANO ANDONI

PELLEJERO VERDEJO JUAN LUIS

ROBLES PUYAL ALBERTO

ROLDÁN RONALDO IÑIGO

RUETE PASCUAL MIKEL

SALINAS SÁEZ IÑIGO

SERRANO BARQUIN RAÚL

SEVERIANO AZCARATE IKER

SOLA HIDALGO PABLO JAVIER

TEJADA CALERO OLIVER

USTARROZ GARCÍA FERMÍN

VALENCIA CIRAUQUI ALBERTO

ZALDUENDO ROLDAN JUAN

–Baztertuak:

MANZANO AVELLANEDA CARLOS

Ez du aurkeztu Zigortuen eta Auzi-iheslarien Erregistro Zentralaren ziurtagiria, ezta oposizioko tasaren ordainagiririk ere.

PANIAGUA MATEO ALVARO

Titulu akademiko ez-nahikoa.

VAL GARASA ROBERTO

Ziurtagiri mediko ez-zuzena: ez du aurkeztu III. eranskineko proba fisikoak egiteko gaitasuna izatearen ziurtagiri mediko ofiziala.

Beraz, baztertuek ezin izanen dute hautapen prozesuan parte hartu.

Bigarrena.–Oposizioaldiaren lehendabiziko proba (proba teorikoa, deialdiaren 7.2 oinarrian ezarria) 2018ko apirilaren 25eko 11:00etan eginen da Azkoiengo Lan Eskolaren eraikinean (Eskoletako Gainbehera kaleko 13an, kirolguneko aparkalekuaren ondoan). Izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena aldean dutela agertu beharko dute, eta oposiziotik baztertuko dira iragarritako egun, ordu eta tokian agertzen ez diren izangaiak, arrazoia edozein delarik ere.

Hirugarrena.–Ebazpen hau epaimahaikideei jakinaraztea.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udal honen iragarki-taulan eta web-orrian argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Funesen, 2018ko martxoaren 1ean.–Alkate udalburua, Ignacio Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1803019