Iragarkia
55. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 19a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BERRIOBEITI
Deialdia, gazteriaren eta kirolaren arloko teknikari lanpostuan bitarteko kontratuarekin aritzeko izangaien zerrenda bat oposizio-lehiaketa bidez osatzeko
Alkatetzaren 2018ko otsailaren 20ko 82. Ebazpenaren bitartez, jarraian argitaratzen den deialdiaren oinarriak onetsi dira, hain zuzen ere, Berriobeitiko Udaleko gazteriaren eta kirolaren arloko teknikari lanpostuan bitarteko administrazio-kontratuarekin aritzeko izangaien zerrenda bat oposizio-lehiaketa bidez osatzeko.
Berriobeitiko Udaleko langile beharrak azterturik, beharrezkoa baita Berriobeitiko Udalaren zerbitzuko gazteriaren eta kirolaren arloko teknikariaren lanpostua bitarteko administrazio-kontratuarekin betetzeko izangaien zerrenda bat eratzea, sortzen diren beharrei erantzutearren.
EBATZI DUT:
1. Onestea Berriobeitiko Udalaren zerbitzuko gazteriaren eta kirolaren arloko teknikariaren lanpostua bitarteko administrazio-kontratuarekin betetzeko izangaien zerrenda bat eratzeko deialdia, sortzen diren beharrei erantzutearren.
2. Hautaproben deialdia arautuko duten oinarriak onestea. Ebazpen honen I. eta II. eranskinean daude.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindua ematea.
Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.
c) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Berriobeitin, 2018ko otsailaren 20an.–Alkatea, Juan M.ª Albizu Andueza.
OINARRIAK
1.–Arau orokorrak.
Deialdia egin da, oposizio-lehiaketaren bitartez, kirolaren eta gazteriaren arloko teknikari izateko lanpostuan bitarteko administrazio-kontratuarekin aritzeko izangaien zerrenda bat hautaproben bidez osatzeko, Berriobeitiko Udalean sortzen diren beharrei erantzutearren.
1.1. Lanpostuak B mailako lansariak izanen ditu, baita plantilla organikoan jasotzen diren osagarri guztiak ere, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lansarien Behin-behineko Erregelamenduan eta Berriobeitiko Udalari aplikatzen ahal zaizkion gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraikiz.
1.2. Lanaldia osoa izanen da eta zerbitzuaren beharretara egokituko da. Administrazio organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute, zerbitzuaren beharren arabera. Edozein kasutan, zerbitzua lehentasunez goizeko ordutegian emateko aukera berariaz jasotzen da, lanpostuari dagozkion zenbait funtzio arratsaldeko ordutegian egitea beharrezkoa izanen delarik, baita salbuespen gisa larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan ere.
1.3. Lanpostuari dagozkion eginkizunak oro har hauek dira:
Eginkizunak, gazteriaren arloko teknikari gisa:
–Berriobeitiko gazteriaren errealitatea ikertzea, premiak atzeman eta, horietatik abiatuta, esku hartze eta programak garatzeko.
–Hartu beharreko neurriak eta estrategiak planifikatzea, gazteriaren arloko ekintza positiboak eta planak abiarazteko alor ezberdinetan (enplegua, gizarte ongizatea, kultura, hezkuntza, berdintasuna...).
–Gazteriaren arloan tokiko planak mamitzen eta abiarazten parte hartzen duten erakunde eta eragileak koordinatzea.
–Gazteriaren parte-hartzea eta autonomia sustatzea, ingurunean integratzen lagunduz eta botere kontzeptuen eta gizarte aldaketarako aukeren gainean duen kontzientzia zabalduz.
–Lankidetza, beste entitate eta sare batzuekin.
–Proiektu komunitarioen eta herritarren ekimeneko proiektuen plangintza, garapena eta ebaluaketa dinamizatzea.
–Burututako ekintza planen prozesu eta emaitzak ebaluatzea.
–Administrazioa, gazte taldeak eta gizarte eragileak koordinatzea komunitatearen barnean gazteria ukitzen duten gai guztietan.
–Gazteen lokaletan egiten diren jarduketak kudeatzea, hartaz arduratzen diren teknikariekin batera lan eginez.
–Gazteriaren arloarekin zerikusia duten baliabide materialak, giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak kudeatzea: diru-laguntzak tramitatzea Nafarroako Gobernuan, eta abar.
–Gazteriaren arlorako erabiltzen den aurrekontu zuzkidura kudeatu eta kontrolatzea.
–Gazteriaren gaian kontzejuei aholkularitza ematea.
–Lanpostuak eskatzen dituen tramite administratiboak egitea.
–Elkartegintza sustatzea gazteen artean.
–Kirol, Gazteria eta Hezkuntzako Batzordean aholkularitza eta laguntza ematea.
–Euskara Zerbitzuarekin lankidetzan aritzea, gazteen artean euskara sustatu eta erabiltzeko.
–Bere mailaren eta kategoriaren barrenean manatzen zaizkion guztiak.
Eginkizunak, kirol teknikari gisa:
–Berriobeitirako, jarduera fisikoaren eta kirolaren gaineko plan bat prestatzea urtero.
–Ikastaro eta jarduera fisikoak zein kirol arlokoak antolatzea, bai oinarrizko kirolaren arloan bai helduen eta hirugarren adinekoen kirolari dagokionez ere.
–Egindako kirol jarduera fisikoen jarraipena eta ebaluazioa egitea.
–Kirolaren Eguna antolatzea.
–Kirol jarduera herrikoiak dinamizatzea.
–Solaskidetza, udalerriko kirol arloko erakunde, entitate, elkarte eta klubekin.
–Udalerrian kirol talde eta klub berrien sorrera sustatu eta laguntzea.
–Udalerri mailan diru-laguntzak eta kirol hitzarmenak kudeatzea.
–Udalerriko kirol jarduerak eta beste administrazio, klub edo taldeek antolatzen dituzten jarduerak koordinatzea.
–Nafarroako Gobernuari edo udalez gaindiko beste administrazio batzuei kirol arloko diru-laguntzak eskatzea.
–Azterlan eta txosten teknikoak prestatzea Berriobeitiko kirolari buruz.
–Lankidetzan aritzea Berriobeitiko eta Artikako igerilekuen kirol arloko kudeaketan.
–Udalaren kirol azpiegiturak kudeatzea.
–Udalari aholku ematea kirol azpiegitura berrien beharrari eta haien diseinuari buruz.
–Berriobeitiko kontzejuei aholku ematea jarduera fisikoaren eta kirolaren gainean.
–Berriobeitiko Udalaren Hezkuntza, Gazteria eta Kiroleko Batzordera joatea eta aholkularitza eta idazkaritza lanak egitea.
–Udalaren ordezkaria izatea autonomia erkidegoetako eta udalerrien arteko batzorde teknikoetan.
–Dokumentu honetan ezarritako eginkizunen ondoriozko tramite administratiboak egitea.
–Euskara Zerbitzuarekin lankidetzan aritzea, kirolaren esparruan euskararen erabilera sustatzeko.
–Bere mailaren eta kategoriaren barrenean manatzen zaizkion guztiak.
2.–Betebeharrak.
2.1. Parte hartu nahi dutenek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:
2.1.1. Espainiako nazionalitatea izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estaturen batekoa.
Parte har dezakete, orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko itunen aplikazio eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.
Espainiako nazionalitatea ez izanik parte hartu nahi dutenek zinpeko aitorpena edo hitzematea aurkeztu beharko dute, adierazteko ez dutela diziplina-zehapenik edo kondena penalik beren estatuko funtzio publikoan sartzea galarazten dienik.
2.1.2. Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina ez gainditzea.
2.1.3. Honako hauen jabe izatea:
–Honako titulu hauetako bat: unibertsitateko diplomaduna, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa edo hirugarren mailako lanbide heziketa, edo baliokidea. Edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina. Horrelakorik ezean eskatutako mailatik gorako titulazioak onartuko dira.
–EGA titulua edo C1 mailako euskara titulua. Titulazio hori ez daukatenek eskatutako hizkuntza mailaren proba bat gaindituta frogatu ahalko dute ezagutza hori, Nafarroako Administrazio Publikoetan euskararen erabilera arautzen duen otsailaren 10eko 29/2003 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraituz. Proba hori Foru Komunitateko Administrazioak eginen du eta interesdunek deialdian parte hartzeko eskabidea aurkezterakoan eskatu beharko dute (II. eranskina).
2.1.4. Lanpostuaren eginkizunak betetzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.
2.1.5. Dagozkion eginkizun publikoak betetzeko desgaiturik edo bazterturik ez egotea eta administrazio publikoren bateko zerbitzutik bereizia ez izatea.
2.1.6. Sexu-izaerako delituen ziurtagiri negatiboa.
2.2. Oinarri honen 2.1.3) apartatuan eskatzen diren titulazio betebeharrak agiri bidez frogatu beharko dira, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 32. 1. artikuluan ezarritakoarekin bat.
2.3. Oinarri honetan ezarritako baldintza guztiak eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira, bai eta hautapen prozedurak eta kontratazioak iraun bitartean mantendu ere.
3.–Eskabideak.
3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Berriobeitiko Udaleko Erregistro Orokorrean (Udaletxe plaza, 1) aurkeztu beharko dira, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita 15 egun naturaleko epean, azken eguneko 14:00ak arte, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako gainerako bideak ere erabil daitezke eskabideak aurkezteko. Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal ireki batean aurkeztuko da, postako langileek data eta zigilua jar diezazkioten eskabideari, ziurtatu aurretik.
Halaber, parte hartzeko eskabidea telematika bidez aurkezten ahalko da, Berriobeitiko Udalaren Erregistro Elektroniko Orokorrean. Erregistro hori Berriobeitiko Udalaren egoitza elektronikoan dago (http://www.berrioplano.es/eu). Kasu horretan, parte hartzeko berariazko eskaera eta beharrezkoak diren gainerako agiriak aurkezteko, Erregistro Elektroniko Orokorrean artxiboak eransteko aurreikusita dauden formatuetatik edozein erabil daiteke.
3.2. Eskabideak II. eranskinean argitaratzen den ereduari lotuko zaizkio. Horiek Udaleko bulego orokorretan eskura daitezke, baita Interneten ere, www.berrioplano.es/eu helbidean. Eskabideetan izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela.
3.3. Eskabidearekin batera, izangaiek nortasun agiri nazionalaren kopia aurkeztu behar dute, baita titulazioaren baldintzak betetzen direla frogatzen duten agiriak eta lehiaketako baremazioan kontuan hartzea nahi dituztenak ere, hau da, 2.1.3) oinarriko titulazioaren fotokopia konpultsatua aurkeztuz, edo hura lortzeko eskubideak eskabideak aurkezteko epea bukatu baino lehenago ordaindu izanaren frogagiria, eta gainerako dokumentazioa.
3.4. Azterketarako eskubideen tasa ES78 3008 0078 4107 0326 6023 kontuan ordaindu izanaren frogagiria.
Ordaindu beharreko zenbatekoa 16,36 eurokoa izanen da oro har.
Azterketarako eskubideen tasa ordaintzen ez bada edo, frogagiria aurkezten ez bada, kasua zein den, izangaia baztertu eginen da.
3.5. Desgaitasun aitorturen bat duten izangaiek, parte hartzeko eskabidearekin batera, egoera horren frogagiria aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana. Halaber, azterketak egiteko denboraren edo baliabideen egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte. Kasu horretan, eskabidean behar den tokian adierazi beharko dute, eta, horrez gainera, aparteko orri batean, nolako desgaitasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten.
3.6. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.
4.–Izangaien onarpena.
4.1. Behin-behineko zerrendak: eskabideak aurkezteko epea amaiturik, Berriobeitiko Udaleko alkateak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du, eta aginduko du Berriobeitiko Udaleko iragarki-oholean eta Udalaren web-orrian (www.berriobeiti.es/eu) argitara dadila.
Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko dira onartuen behin betiko zerrendak.
Izangai baztertuek, behin-behineko zerrenda argitaratu ondoko 5 egun baliodunen barrenean, erreklamazioak egiten ahalko dituzte eta, okerrik egin baldin badute, horiek zuzendu.
4.2. Behin betiko zerrendak: erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta haiei erantzun ondotik, alkateak ebazpena emanen du, onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du www.berrioplano.es/eu Udalaren webgunean eta iragarki-oholean bakarrik argitaratzeko. Ebazpen horretan berean zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.
4.3. Onartuen zerrendan agertzea ez da aski deialdian eskatutako betebeharrak betetzen direla aitortzeko. Izangaiek aurkeztutako dokumentazioa edo Udalak bere eskuetan daukana aztertuta, eskatutako baldintzetako bat betetzen ez dutela ohartuz gero, interesdunek deialdian parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.
4.4. Izangai onartu eta baztertuen zerrendak argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan ezarritakoarekin bat.
5.–Lehiaketa (20 puntu).
Epaimahaiak izangaiek aurkezturiko merezimenduak baloratuko ditu ondotik aipatzen den merezimendu baremoari jarraikiz. Merezimendu guztiak alegatu eta frogatuko ditu izangai bakoitzak, hautapen prozedura honetan parte hartzeko eskabidea aurkeztean. Merezimenduen balorazioa eginda, oposizioko probak baino lehen eginen baita, jendaurrean jarriko dira emaitzak Berriobeitiko Udalaren iragarki-oholean eta bere web-orrian (www.berrioplano.es/eu).
Lehiaketaldian gehienez ere 20 puntu lortu ahalko dira eta ez da baztergarria izanen. Honela baloratuko da:
5.1. Gazteria Alorra: 10 puntu gehienez.
5.1.1. Formakuntza: 5 puntu gehienez.
–Unibertsitateko titulazioa –gradu, lizentzia edo diplomak– deialdi honetan parte hartzeko eskatzen den mailatik gorakoa bada, bakoitzeko: 2 puntu, eta gehienez ere 4 puntu.
–Prestakuntza osagarri arautua. Gazteriaren arloarekin zerikusia duten masterrak izateagatik, titulu ofizial bakoitzagatik: 2 puntu, eta gehienez ere 4 puntu.
–50 h baino gehiago irauten duten ikastaro eta jardunaldietara joateagatik, epaimahaiaren iritziz gazteriaren arloarekin eta deialdiko lanpostuko eginkizunekin ikusteko badute: puntu 1 ikastaro bakoitzeko, eta gehienez ere 3 puntu.
5.1.2. Lanbide-esperientzia: 5 puntu gehienez.
–Administrazio publikoetan, administrazio edo lan araubidean egindako zerbitzuak, gazteria arloko teknikari gisa, B mailako eginkizunak edo horien baliokideak betetzen: 2 puntu urteko. Zein administraziotan lan egin den, hark emandako egiaztagiriaren bidez frogatu beharko da, kontratuaren iraupena eta lanpostua adieraziz.
–Gazteriaren arloko teknikari funtzioak edo funtzio baliokideak betez, entitate pribatuan besteren konturako langile gisa emandako zerbitzuengatik: 0,50 puntu urtean; 2 puntu gehienez. Lan kontratuaren kopia bidez eta Gizarte Segurantzak emandako lan bizitzaren ziurtagiri bidez egiaztatu beharko da aipatutakoa.
5.2. Kirol Alorra: 8 puntu gehienez.
5.2.1. Formakuntza: 5 puntu gehienez.
–Titulu hauetakoren bat izatea: Gorputz Hezkuntzako Diploma, edo Maisu-maistrakoa Gorputz Hezkuntzako espezialitatean, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Lizentzia edo titulazio baliokideak. Betiere ulertu behar da bigarren diploma, lizentzia edo gradu batez ari garela, oposizio-lehiaketa honetan parte hartzeko eskatutakoaz bestelakoa. 3 puntu.
–Prestakuntza osagarri arautua. Kirolaren arloarekin zerikusia duten masterrak izateagatik, titulu ofizial bakoitzagatik: 2 puntu, eta gehienez ere 4 puntu.
–50 h baino gehiago irauten duten ikastaro eta jardunaldietara joateagatik, epaimahaiaren iritziz kirolaren arloarekin eta deialdiko lanpostuaren eginkizunekin ikusteko badute, puntu 1 ikastaro bakoitzeko, eta gehienez ere 2 puntu.
5.2.2. Lanbide-esperientzia: 3 puntu gehienez.
–Administrazio publikoetan, administrazio edo lan araubidean egindako zerbitzuak, kirol teknikari gisa, B mailako eginkizunak edo horien baliokideak betetzen: 2 puntu urteko. Zein administraziotan lan egin den, hark emandako egiaztagiriaren bidez frogatu beharko da, kontratuaren iraupena eta lanpostua adieraziz.
–Kirol teknikariaren funtzioak edo funtzio baliokideak betez, entitate pribatuan besteren konturako langile gisa emandako zerbitzuengatik: 0,50 puntu urtean; puntu 1 gehienez. Lan kontratuaren kopia bidez eta Gizarte Segurantzak emandako lan bizitzaren ziurtagiri bidez egiaztatu beharko da aipatutakoa.
5.3. Atzerriko hizkuntzak jakitea, 2 puntu gehienez ere.
Europar Batasuneko hizkuntza bat edo gehiago ezagutzeagatik (agiri ofizial bidez egiaztatuz gero), gehienez ere 2 puntu emanen dira, honela banatuak:
C1 mailako titulu bakoitzeko: 1,00 puntu.
B2 mailako titulu bakoitzeko: 0,50 puntu.
B1 mailako titulu bakoitzeko: 0,25 puntu.
Izangaiek lehiaketan eskuratzen duten puntuazioa Herriko Etxeko iragarki-oholean argitaratuko da, probak hasten diren egun berean.
6.–Oposizioaldia (80 puntu).
Oposizioak bi ariketa multzo izanen ditu; haien bidez, lanpostuko jardueraz izangaiak dituen ezagutza praktikoak baloratuko dira. Proba bakoitzean ariketa hauek eginen dira:
6.1. Lehen ariketa multzoa (50 puntu).
6.1.1. Test motako proba, deialdi honen I. eranskineko gai zerrendako gaiei buruzko 40 galdera erantzun beharko dira, idatziz, gehienez ere ordubetez. Galdera bakoitzak hiru erantzun izanen ditu aukeran, baina bat bakarra izanen da zuzena. 8 galdera gaitegi orokorrari buruzkoak izanen dira; 22, gazteriari buruzko gaitegikoa eta 12, kirol gaitegikoa.
Zati honetan gehienez ere 20 puntu emanen dira; hau da, erantzun zuzen bakoitzeko 0,50 puntu emanen dira eta erantzun oker bakoitzeko, berriz, 0,25 puntu kenduko dira. Proba gainditzeko, ezarritako gehieneko puntuazioaren %50 lortu behar da gutxienez (10,00 puntu).
6.1.2. Lanpostuaren eginkizun eta edukiekin zerikusia duten kasu praktikoak ebaztea. 4 kasu praktiko: 3 kasuk kirolarekin izanen dute zerikusia eta kasu batek, gazteriarekin. Gehienez ere 30 puntu emanen dira, eta proba gainditzeko gutxienez ere 20 puntu erdietsi behar dira.
6.2. Bigarren ariketa multzoa (30 puntu).
Lanpostuko jarduerari buruzko ezagutza praktikoak baloratuko dira. Izen hau duen txostenaren irakurketa eta defentsa: “Berriobeitiko Zendean Gazteria Plana prestatu eta ezartzeko prozesua”. Txosten horren 5 kopia aurkeztu beharko dira, eta gehienez ere 20 orriko luzera izanen du, letra tipoa “verdana” izanik eta tamaina “12” (aurkezten ez duten izangaiak bazterturik geldituko dira). Epaimahaiak baloratuko du txostena nahiz haren defentsa (gehienez ere 30 minutu).
Epaimahaiak zehaztuko du proba hau egun bakarrean edo gehiagotan eginen den, bai eta zenbat denbora iraunen duen ere, betiere haren edukiaren arabera.
Gazteria Plana udal bulegoetan aurkeztuko dute lehen ariketa multzoa gainditu duten izangaiek, horretarako ezarriko den epean eta betiere proba egin baino lehen, epaimahaiak aldez aurretik azter dezan. Aurkezteko eguna ediktuen oholean eta Udalaren webgunean argitaratuko da.
Probetarako dei bakarra eginen da. Parte-hartzaileek aldean eraman beharko dute nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena. Agirien bidez nor diren frogatzen ez dutenak edo agertzen ez direnak baztertuta geldituko dira.
Hautaprobak egiteko, desgaitasun aitorturen bat dutenendako bidezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak jarriko dira, eskabidean azaldutakoaren arabera.
7.–Kalifikazio epaimahaia.
7.1. Kalifikazio epaimahaia honako hauek osatuko dute:
Epaimahaiburua: Juan M.ª Albizu Andueza, Berriobeitiko Udaleko alkatea.
Ordezko epaimahaiburua: Koldo Abrego Primo, Berriobeitiko Udaleko zinegotzia.
1.–Mahaikidea: Mario Zapata, Berriobeitiko Udaleko euskara teknikaria (langileen ordezkari)
1.–Mahaikidearen ordezkoa: Marta Guruciaga, Berriobeitiko Udaleko kultur koordinatzailea (langileen ordezkari)
2.–Mahaikidea: Cristina Satrústegui Azpiroz, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko kirol teknikaria.
2.–Mahaikidearen ordezkoa: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko kirol teknikaria.
3.–Mahaikidea: Jesús M.ª Beitia López, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko gazteriaren arloko teknikaria.
3.–Mahaikidearen ordezkoa: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko gazteriaren arloko teknikaria.
4.–Mahaikide-idazkaria: Jesús M.ª Llorens García, Berriobeitiko Udaleko idazkaria.
4.–Ordezko mahaikide-idazkaria: hark eskuordetutako pertsona.
7.2. Epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Foru Legean horretarako aurreikusiak dauden arrazoiak suertatzen direnean. Halaber, zilegi da epaimahaikideak errekusatzea, inguruabar horietako bat gertatzen denean. Epaimahaia aldatzen bada, epaimahaikideek beraiek uko egiteko edo haiek errekusatzeko legez ezarritako kasuak direla-eta, aditzera emanen da, izangai onartu eta baztertuen zerrendekin batera.
7.3. Hautaprobak hasi baino lehen eratuko da epaimahaia. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa gutxienez bildu gabe. Halaber, epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.
7.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdietako oinarrien interpretazio eta aplikazioaren gainean sortzen diren arazoak.
7.5. Epaimahaiak aholkulari espezialistak hartzen ahalko ditu probarako, eta horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diete laguntza epaimahaikoei.
8.–Emaitzak.
8.1. Parte-hartzaileen artean berdinketarik gertatuz gero, epaimahaiak ebatziko du, kontuan izanik oposizioko bigarren ariketa multzoan (praktikoan) zein den puntuaziorik handiena. Berdinketak irauten badu, lehenengo ariketa multzoan puntuaziorik altuena lortu duenaren alde ebatziko da, eta, hala ere berdinketak iraunez gero, zozketa eginen da, epaimahaiak horretarako prestatuko duena. Zozketaren emaitzak web-orrian (deialdiaren aipuan) eta Berriobeitiko Udaleko iragarki-oholean argitaratuko dira.
8.2. Proben kalifikazioa bukaturik, epaimahaiak Berriobeitiko Udalaren iragarki-oholean eta webgunean (www.berriobeiti.es/eu) jarriko du probak gainditzen dituzten izangaien zerrenda, guztira lortzen duten puntuazioaren ordenaren arabera.
8.3. Probak gainditu dituztenen zerrenda, puntuazio hurrenkeraren arabera jarria, Tokiko Gobernu Batzarrari bidaliko zaio eta, horrekin batera, hautapen prozesuaren espediente osoa, onetsia izan dadin.
9.–Aldi baterako kontrataziorako dei egitea.
9.1. Gainditu duten izangaiei Berriobeitiko Udalean gertatzen diren beharren arabera eginen zaie dei, deialdi honetan ezarritakoari eta aplikatzekoak diren gainerako arauei jarraituz.
9.2. Izangaiei dei egiterakoan, kontuan hartuko da Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak onetsia, desgaitasuna duten pertsonek enplegu publikoa lortzeari dagokionez. Orobat, kontratazio horiek egiterakoan kontuan hartuko da aldi baterako langileak kontratatzeko zerrendak kudeatzeko Berriobeitiko Udalak onetsitako erregelamenduan ezarritakoa. Behar diren zereginak eta eginkizunak betetzeko bateragarritasuna frogatzen duten agiriak egiaztatzea Berriobeitiko Udalari dagokio.
9.3. Errazago aurkitu ahal izateko, izangaiek harremanetarako telefono bat bederen eman beharko dute (harremanetarako beste telefono batzuk ere eman ditzakete), baita helbide elektroniko bat ere. Informazio hori etengabe eguneratua eduki behar dute.
9.4. Lanpostu baterako aldi baterako kontratazioa egin behar denean, une horretan zerrendako lehenbiziko lekuan dagoen izangaiari deituko zaio.
10.–Errekurtsoak.
Deialdi honen aurka, nahiz bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, erabaki hau edo errekurritzen den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean, organo egileari errekurritzeko asmoaren berri emanik; edo, bestela, gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau edo errekurritzen den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen erakundean berean, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.
I. ERANSKINA
Gai zerrenda orokorra
1. Administrazioaren agiriak. Ofizioa, eskabidea, ziurtagiria, akta, zirkularra, erabakien igorpena, jakinarazpenak.
2. Biztanleen udal errolda. Biztanleen erroldaren ideia orokorra, tramiteak eta prozedurak.
3. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.
4. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena: II. titulua. Udalerria. V. titulua: Toki entitateen funtzionamenduaren araubidea.
5. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea: I. titulua: udalerria, Nafarroako toki entitate gisa. III. titulua: Nafarroako toki entitateen funtzionamenduaren araubidea. Herritarrendako informazioa eta haien parte-hartzea. IX. titulua. Nafarroako toki entitateen jarduketak: prozedura eta araubide juridikoa, inpugnazioa eta kontrola. Zehazki, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua.
6. 2568/1986 Errege Dekretua, azaroaren 28koa, Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamendua onesten duena. I. titulua. Udalbatzetako kideen estatutua. II. titulua: toki entitateen beharrezko antolaketa. III. titulua: toki entitateen beharrezko organoen funtzionamendua. IV. titulua: toki entitateen antolaketa osagarria. VI. titulua: prozedura eta araubide juridikoa.
7. 2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa.
8. Berriobeitiko Udalak kultur, hezkuntza, kirol, gazteria, laguntza, giza eta gizarte xedeetarako ematen dituen diru-laguntzak arautzen dituen ordenantza orokorra.
Gazteriaren arloko gai zerrenda
1.–Gazteriaren arloko politiken bilakaera.
2.–Gazteriaren arloko erakunde, programa eta zerbitzuak Europan eta Estatuan.
3.–Gazteriaren arloko erakunde, programa eta zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitatean.
4.–Gazte planen prestaketa: plangintza, jarraipena eta ebaluazioa.
5.–Gazteentzako informazioa. Zerbitzuak, sareak, baliabideak eta gazteekin harremanetan jartzeko dauden komunikazio bideak.
6.–Gazteen parte-hartzea: parte hartzeko tresnak.
7.–Gazte izaera, aniztasuna eta gizarteratzea.
8.–Gazteekiko hezkuntza ez-formalean jarduteko prestakuntza.
9.–Emantzipazioa: hezkuntza, enplegua, etxebizitza.
10.–Gazteriaren arloko zeharkako politikak.
11.–11/2011 Foru Legea, apirilaren 1ekoa, Gazteriari buruzkoa.
12.–11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Diru-laguntzei buruzkoa, eta foru lege horren aldaketak, 5/2014 eta 25/2014 Foru Legeen bitartez eginak.
13.–11/2012 Foru Legea, ekainaren 21ekoa, Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzkoa.
14.–Gazteendako espazioak: pribatuak, publikoak eta kudeaketa-sistemak.
Kirolaren arloko gai zerrenda
1.–15/2001 Foru Legea, uztailaren 5ekoa, Nafarroako Kirolari buruzkoa.
2.–Udalerria eta kirola. Lege esparru oinarrizkoa. Kirola, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legean.
3.–6/2006 Foru Legea, ekainaren 9koa, Kontratu publikoei buruzkoa.
4.–Oinarrizko betebeharrak eta segurtasun neurriak, Nafarroako kirol instalazio eta ekipamenduetan.
5.–Berriobeitiko Udala. Organigrama.
6.–Jarduera fisikoaren eta kirolaren praktika sustatzea Udaletik, sektore eta biztanle mota ezberdinetan.
7.–Kirol federazioak eta klubak. Sinergiak Udalarekin.
8.–Kirol instalazioen kudeaketa. Eredu ezberdinak.
9.–Generoaren ikuspegia, emakumea eta kirola. Egungo egoera, joerak eta helburuak udal kudeaketan.
10.–Kirola, jarduera fisikoa eta osasuna. Egungo egoera, joerak eta helburuak udal kudeaketan.
11.–Kudeaketa adierazleak, Udalaren kirol zerbitzuaren ebaluaziorako.
12.–Europako Kirolaren Gutuna (1992).
13.–Udalaren ordenantza fiskalak. Printzipio orokorrak. Tributuen aplikazioa. Tributu-harremanaren elementuak. Tributu arloko arau-hauste eta zehapenak. Kudeaketa arauak. Tributuen arloko ikerketa eta ikuskapena. Diru-bilketa. Errekurtsoak. Kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoen gaineko araua.
14.–Kirol zerbitzuen azpikontratazioa. Jarraipen eta kontrol mekanismoak.
15.–Plangintza, Udalaren kirol kudeaketan. Kirol ekintzako plana. Kirol instalazioen plan zuzentzailea.
II. ERANSKINA
Eskabide eredu ofiziala (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1802564
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
