55. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 19a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/03596 NL/sr. espedientea. Jendaurreko informazioa

Gaia: ur aprobetxamendua emateko eskaera.

Eskatzailea: Pedro María Urtasun Urtasun.

I.F.Z. zenbakia: 72622406 K.

Helbidea: Jaizubiako etor., 48 - 20305 Irun (Gipuzkoa).

Ibai edo errekaren izena: Bixtaleku Iturria.

Eskatutako emaria: 1.260 l egunean.

Tokia: Metaundiko Zokoa alderdia.

Udal-mugartea eta probintzia: Goizueta (Nafarroa).

Erabilera: etxerako.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Metaundiko Zokoa alderdian dagoen Bixtaleku iturritik ura hartzeko kutxeta bat erabiliko da. Kutxeta horretatik 1.150 metroko luzera duen hodia aterako da 5.000 litroko edukiera duen erregulazio biltegiraino. Biltegitik 150 metroko hodia aterako da, Alduntzin jauregiraino, eta bertan sei pertsonaren horniduran erabiliko da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Goizuetako udaletxean edo Kantauri aldeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2018ko martxoaren 2an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1803006