55. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 19a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2018-S-30

Erronkariko Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Erronkariko Udala.

Xedea: Erronkariko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: Ezka ibaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Erronkari (Nafarroa).

Isurketaren bolumena gehienez ere 59.221 m³ ingurukoa izanen da urtean, eta honakoek osatutako sisteman tratatuko da: bi Imhoff tanke, iragazki biologiko finkoa, bigarren mailako dekantagailua eta hondar-iragazkia.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2018ko otsailaren 1ean.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1802813