3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2017-S-763
Sociedad Civil Agrosarreak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:
Ezaugarriak:
Eskatzaileak: De Blas Zabaleta Juan María, Zapata Cilveti María-Ana eta Yabar Jimeno Juan Luis (Sociedad Civil Agrosarrea).
Xedea: baserri bakartu bateko hondakin urak isurtzeko baimena.
Lurrean iragazten dira.
Lur azpiko ur masa: Erdiko Argaren alubioi-lurrak.
Isurketa eginen den udal mugapea: Muruzabal-Mendigorria (Nafarroa).
Etxeko hondakin uren isurketak, gehienez ere, 300 m³-ko bolumena du urtean; lurrean sartuko da iragazki-putzu baten bidez, iragazki biologikoa duen hobi septiko batetik pasarazi ondoren.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2018ko otsailaren 7an.–Ur komisarioa, Antonio Coch Flotats.
Iragarkiaren kodea: E1802799