3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2017-S-672
Ultracongelados de Cortes SLk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: Ultracongelados de Cortes SL.
Xedea: barazki izoztuen enpresa bateko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.
Ibilgua: Huecha ibaia.
Isurketa eginen den udal-mugartea: Cortes (Nafarroa).
Prozesuaren hondakin uren gehieneko bolumena 225.000 m³-koa da; tratamendu biologikoa eta MBR tratamendu sistema ematen zaie, eta amaieran metatze biltegi batera joaten dira. Hozgarriaren kondentsaziotik ateratzen diren uren bolumena 500.000 m³-koa da urtean, eta aurrez tratamendurik eman gabe ateratzen dira.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2018ko otsailaren 7an.–Ur komisarioa, Antonio Coch Flotats.
Iragarkiaren kodea: E1802794