3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2016-S-978
Fermín Lusarreta Lusarretak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: Fermín Lusarreta Lusarreta.
Xedea: txakurtegi bateko hondakin urak isurtzea legeztatzea.
Unitate hidrogeologikoa: Alaitz mendiak.
Isurketa eginen den udal-mugartea: Beraskoain (Nafarroa).
Txakurrentzako bizilekuen garbiketatik eta etxebizitza batetik sortzen diren hondakin uren isurketa, urtean 125 m³ egiten duena, 1.400 litroko hobi septiko batean tratatzen da; hobiak iragazki biologikoa dauka eta 5 bizilagunek sortutakoaren pareko bolumenerako diseinaturik dago.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2018ko otsailaren 7an.–Ur komisarioa, Antonio Coch Flotats.
Iragarkiaren kodea: E1802783