55. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Kreditu-gehigarriaren espedientea (2017).
Behin betiko onespena

Batzar Orokorrak 2017ko abenduaren 21ean egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zen kreditu-gehigarriaren espedientea, 40.000 eurokoa, hondakinen ataleko gastu arrunten igoerari aurre egiteko.

Espedientea jendaurrean egon da 15 egun baliodunean, iragarkia 2018ko 4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 5ean, argitaratu ondoren, eta epe horretan inork ez du erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu; hortaz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, behin betiko onetsitzat jo da.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatuari jarraikiz, aurrekontuko aldaketa, behin betiko onetsitakoa, argitara ematen da kapituluka laburtua, orok jakin dezan.

GASTUAK:

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 40.000 euro.

DIRU-SARRERAK:

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 15.000 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak: 3.000 euro.

8. kapitulua.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 22.000 euro.

Tafallan, 2018ko urtarrilaren 29an.–Mankomunitateko burua, Pedro Leralta Piñán.

Iragarkiaren kodea: L1802912