55. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGA ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2/2018 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Itzaga Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2018ko otsailaren 22an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2. aldaketa 2018ko aurrekontu orokor eta bakarrean, kreditu-gehigarriaren bidezkoa.

Jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsitzat joko da, aipatu jendaurreko epea iragandakoan.

Urrotz Hirian, 2018ko otsailaren 28an.–Mankomunitateko burua, José Javier Eslava Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L1802861