2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Laburpena, denden errotulazioan euskara erabiltzeko diru-laguntzen deialdiarena
Zizur Nagusiko Udalaren Kultura Patronatuaren Batzordearen 2018ko otsailaren 20ko erabakiaren bidez onetsitako deialdia.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsultatu daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): DDBN (identifikazioa): 388699.
Lehenengoa.–Pertsona onuradunak.
Diru-laguntza eskatu ahalko dute Zizur Nagusiko merkatariek, beraien establezimenduetako errotulazioan euskara erabiltzen badute (errotulazioa fatxada, erakusleiho, toldo eta merkataritzako ibilgailuetan).
Bigarrena.–Xedea.
Deialdi honen helburua da Zizur Nagusiko merkatariei laguntzea errotulazio berrien gastuekin, horietan euskara erabiliz gero.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.
Udaleko Kultura eta Euskara Zerbitzuan eskuratzen ahalko dira, baita www.zizurmayor.es webgunean eta www.zizurmayorcultura.es blogean ere.
Laugarrena.–Zenbatekoa.
Patronatuaren 2018ko aurrekontuen arabera, deialdi honetan 1.500 euro adjudikatuko dira gehienez.
Bosgarrena.–Aurkezteko epea.
Eskaerak aurkezteko epea 2018ko abenduaren 31ra artekoa izanen da.
Zizur Nagusian, 2018ko martxoaren 6an.–Batzordeko burua, María Pilar Toral Urquizu.
Iragarkiaren kodea: L1803378