55. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRONKARI

Osoko Bilkuraren goranzko doikuntzak 2017ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Erronkariko Udalak, 2017ko abenduaren 28ko osoko bilkura arruntean eta 270/1998 Foru Dekretuaren 23.2 artikulua bete beharrez, erabaki zuen hasiera batean onestea Osoko Bilkuraren goranzko doikuntzak 2017ko luzatutako aurrekontuan. Ondoko partida hauetan dira:

1722 69000.–Basoak hobetzeko obrak, 2017ko kanpaina: 9.519,42 euro.

1531 61900.–Ibarrako bideko luizia konpontzeko obra: 18.142,03 euro.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.

Erronkarin, 2017ko otsailaren 28an.–Alkatea, Aitor Garmendia Eizagirre.

Iragarkiaren kodea: L1802989