2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
RIBAFORADA
Aldaketa 2018ko plantilla organikoan. Hasierako onespena
Ribaforadako Udalak, 2018ko otsailaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa 2018ko plantilla organikoan.
Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.
Erreklamaziorik egin ezean, plantilla organikoan egindako aldaketa hori behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.
Ribaforadan, 2018ko martxoaren 1ean.–Alkatea, Jesús María Rodríguez Gómez.
Iragarkiaren kodea: L1802899