55. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Aldaketa, Udalaren gimnasioko kirol instalazioen erabilera arautzen duen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Otsagabiko Udalak, 2017ko abenduaren 15ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa ordenantza fiskal honetan:

Udalaren gimnasioko kirol instalazioen erabilera arautzen duen ordenantza fiskala.

Iragarkia 2017ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 17an, baita iragarki-taulan ere, eta horren ondotik jendaurrean egoteko epea iragan da inork erreklamazioa, kexa edo oharrik aurkeztu gabe. Hortaz, behin betiko onetsitzat jo da eta ondotik ematen da argitara.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326 artikuluan ezarritakoa betetzeko, argitara ematen da orok jakin dezan.

Otsagabian, 2018ko martxoaren 1ean.–Alkate udalburua, Juan Manuel Tohane Contín.

UDALAREN GIMNASIOKO KIROL INSTALAZIOEN ERABILERA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALA

“6. artikulua. Aplikatzeko tarifak ordenantza honen tarifen eranskinean agertzen dira.

Erabiltzaile bakoitzak tarifen eranskinean jasotako kuotetako bat ordainduko du kirol instalazioak erabiltzeagatik. Hiruhilekoko, seihilekoko eta urteko kuotek bide ematen dute instalazioak kasuan kasuko aldirako erabiltzeko. Aldi horiek (hiruhilekoa, seihilekoa, urtea) naturalak izanen dira. Hiruhilekoko eta seihilekoko kuotak instalazioak erabili baino lehen ordainduko dira.

Kuota ezin izanen da hainbanatu, eta erabiltzaileak ez du eskubiderik izanen zenbatekoa itzultzeko, ongi justifikatutako aparteko kasuetan izan ezik; udal administrazioko organo eskudunak baloratuko ditu inguruabarrak eta, bidezkoa bada, gelditzen diren hilabete naturalen zenbatekoa itzuliko du, bajaren data onartzen den hilabetea izan ezik.”

TARIFEN ERANSKINA

Honela finkatu da inskripzio kuota:

–14 urtetik beheitikoak: debekatuta.

–14 urtetik 16 urtera bitartekoak: gurasoen, tutoreen edo guraso-ahala dutenen baimenarekin: doan.

–16 urtetik goiti:

  • Hiruhilekoko kuota: 60,00 euro.
  • Seihilekoko kuota: 100,00 euro.
  • Urteko kuota: 140,00 euro.”

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Otsagabian, 2018ko martxoaren 1ean.–Alkate udalburua, Juan Manuel Tohane Contín.

Iragarkiaren kodea: L1802975