55. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Alkatetzaren eskumenak bertze baten esku uztea

Otsagabiko Udaleko alkate udalburuak ebazpen hau eman zuen:

Alkatetzaren 32/2018 Ebazpena, Juan Manuel Tohane Contín Otsagabiko Udaleko alkate udalburuak martxoaren 1ean emana, alkate-udalburuari dagozkion eginkizunak Jose María Viscarret Zubiri alkateordearen esku uzten dituena.

Ikusirik Tohane Contín alkate udalburua arrazoi pertsonalak direla-eta herritik kanpo egonen dela eta, horren ondorioz, ezin izanen dituela bete karguari dagozkion zereginak.

Ikusirik alkateordeei dagokiela alkatea haren egiteko guztietan ordezkatzea, izendapenaren araberako hurrenkeran, hura kanpoan, eri edo bere eginkizunetan aritzeko ezindua dagoenean, edo Alkatetza hutsik gelditzen denean, harik eta alkate berria bere karguaz jabetzen den arte.

Toki Administrazioaren Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamendua finkatzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraikiz,

EBATZI DUT:

1. Jose María Viscarret Zubiri alkateordea alkatearen ordezko izendatzea, alkate udalburuak bere eginkizunak berriz bere gain hartu arte. Ordezkapen-aldian Alkatetzari dagozkion eskumenak izanen ditu, eta karguari esleitutako eginkizun guztiak.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau izendatuari igortzea, eta izendapenaren berri ematea Osoko Bilkurari egiten duen lehen bilkuran.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Otsagabian, 2018ko martxoaren 1ean.–Alkate udalburua, Juan Manuel Tohane Contín.

Iragarkiaren kodea: L1802974