55. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUKIN

Korporazioko kideen ordainsariak

Lukingo Udalak, 2018ko otsailaren 20an egin osoko bilkuran, hautetsientzako ordainsari hauek onetsi zituen:

Kontuan izanik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluak toki korporazioetako kideen dedikazioari eta ordainsariei buruz xedaturikoa, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan ezarriarekin bat.

Azterturik 23/2003 Foru Dekretua, euren kideei ordainsariak ordaintzen dizkieten Nafarroako udalei konpentsazio ekonomikoak emateko sistema bat ezartzen duena, eta kontuan harturik zenbatekoa finkatu dela abenduaren 27ko 18/2007 Foru Legean (Toki ogasunek transferentzia arrunten bidez Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten 2018 eta 2019 urteetarako funtsaren zenbatekoa eta banaketa ezartzen dituen horretan), honako hau erabaki da aho batez:

A) Alkateak 2018an izanen duen dedikazioaren eta ordainsarien araubidea ezartzea. Urteko ordainsari gordina 4.672,59 eurokoa izanen da. Zenbateko horretan sartuta dago aparteko ordainsariaren zati proportzionala, eta PFEZa dela-eta dagokion atxikipena aplikatuko zaio, indarrean dagoen legeriaren arabera. Dedikazioa partziala izanen da: guztira, 200 ordu urtean.

B) Zinegotziei 300 euro gordin ematea osoko bilkuretara joateagatik, urtean 4 bilkura izanik gehienez. Zenbateko horri Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga dela-eta dagokion atxikipena aplikatuko zaio, indarrean dagoen legeriaren arabera.

C) Erabaki hau urtero berrestea.

D) Aipatu zenbatekoak urtero eguneratzea.

E) Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta iragarki-taulan paratzea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen uztailaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Lukinen, 2018ko otsailaren 27an.–Alkatea, Juan José Sainz Urra.

Iragarkiaren kodea: L1802852