55. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEDEA

Aurrekontu aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2018ko 18. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 25ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.

1.–Aldaketa mota: kreditu berezia:

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 8.000,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 400,93 euro.

Finantzabidea:

Baliabide atxikien bidezko diruzaintzako gerakina: 400,93 euro.

Kreditu-beheititzeak, 9. kapituluan: 8.000,00 euro.

2.–Aldaketa mota: kreditu-gehigarria:

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 332,50 euro.

Finantzabidea:

Baliabide atxikien bidezko diruzaintzako gerakina: 332,50 euro.

Ledean, 2018ko otsailaren 27an.–Alkatea, Ricardo Murillo Delfa.

Iragarkiaren kodea: L1803028