55. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERGA

2018rako zerga-tasak

2017ko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, azaroaren 14an, 2018rako zerga-tasen onespenaren iragarkia. Abenduaren 27ko 19/2017 Foru Legea onetsi zen horren ondoren. Beraz, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren tasa berriak onetsi behar dira, aipatu Foru Legeak ekarri duen arautze berriarekin.

Udalak, 2018ko otsailaren 24an egindako osoko bilkuran, honako hau erabaki du: zerga-tasak aurreikusitako gehienekoak izatea sortzealdi guztietan aplikatzeko koefizientean; eta tasa, %14 izatea.

Lergan, 2018ko otsailaren 28an.–Alkatea, Ignacio Iriarte Marco.

Iragarkiaren kodea: L1802915