55. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak otsailaren 21ean emandako 14E/2018 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren deialdi bat onetsi da Nafarroako Foru Komunitatean jarduera duten enpresei diru-laguntzak emateko 2018an, emakumeen eta gizonen arteko Berdintasun Planak ezartzeko edo bizkortzeko.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa aldizkari honen “Diru-laguntzak, laguntzak eta bekak” izeneko atalean kontsultatu daiteke, baita Diru-laguntzen Datu-base Nazionalean ere (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index). BDNS (Identifikazioa): BDNS (Identifikazioa): 387902.

Iruñean, 2018ko otsailaren 21ean.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F1802905