55. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZALTZU

2018ko aurrekontua. Hasierako onespena

Itzaltzuko Udalak, 2018ko otsailaren 23an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2018ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da.

Argitara ematen da orok jakin dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Itzaltzun, 2018ko otsailaren 27an.–Alkate udalburua, Xabier San José Domínguez.

Iragarkiaren kodea: L1802850