55. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

AR-6.5 banaketa-eremua borondatez birzatitzeko proiektua. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2018ko otsailaren 27ko Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen Funesko AR-6.5 banaketa-eremua garatzeko borondatezko birzatiketa proiektua, Oscar Martínez Cirauquik eskatua, AR-6.5 eremua borondatez birzatitzeko batzordea Administrazioaren aurrean ordezkatuz.

1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan, egokitzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan, jendea hartzeko orduetan, astelehenetik ostiralera, 09:30etik 14:30era.

Funesen, 2018ko otsailaren 27an.–Alkatea, Ignacio Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1802895