55. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Hilarión Eslava Musika Eskolaren Partzuergoko aurrekontua 2018rako. Behin betiko onespena

2018ko 23. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 1ean, argitaratu zen partzuergo honen 2018ko aurrekontuaren hasierako onespenaren iragarkia. 889.524,96 euro egiten du aurrekontuak.

Jendaurreko epean inork erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsirik gelditu da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Hona hemen laburpen bateratua:

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak eta bestelako diru-sarrerak: 324.500,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 565.024,96 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 889.524,96 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 829.279,96 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 47.635,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 610,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 12.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 889.524,96 euro.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Burlatan, 2018ko otsailaren 26an.–Alkatea, José María Noval Galarraga.

Iragarkiaren kodea: L1802868