55. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Tokiko Gobernu Batzarreko kide bat kargutik kentzea
eta beste bat izendatzea

Udal honetako alkateak, 2018ko otsailaren 27an, 139/2018 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testua:

“Fermín Tarragona Castrok jakinarazi didanez, bere lan egoera aldatu da. Aldaketa hori dela eta, Tokiko Gobernu Batzarreko kideen eginbeharrak bete ahal izanen ditu eta bileretara joateko aukera izanen du berriro ere.

Ikusirik Alkatetzaren ekainaren 15eko 497/2015 Ebazpena eta ekainaren 12ko 545/2017 Ebazpena, udal honetako Gobernu Batzarreko kideak izendatzen dituztenak.

Horrenbestez, apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.2 artikuluan, apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuaren 22. artikuluan eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46. artikuluan xedatuari jarraikiz,

EBATZI DUT:

1. Lourdes Lozada Aguilera Tokiko Gobernu Batzarreko kide izatetik kentzea, eta bihotzez eskertzea bertan orain arte emandako denbora eta zerbitzuak.

2. Fermín Tarragona Castro Tokiko Gobernu Batzarreko kide izendatzea.

3. Ebazpen hau Lourdes Lozada Aguilerari jakinaraztea, bai eta Fermín Tarragona Castrori ere, kargua onartzeko.

4. Aipatutako izendatzearen eta kargutik kentzearen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, argitara dadin, eta Udalaren iragarki-taulan ikusgai jartzea.

5. Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten den lehenbiziko bilkuran.

6. Egindako izendatzea eta kargutik kentzea indarrean jarriko dira ebazpen honen dataren biharamunean”.

Burlatan, 2018ko otsailaren 27an.–Alkatea, José-María Noval Galarraga.

Iragarkiaren kodea: L1802867