2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Bigarren alkateordea kargutik kentzea
eta beste bat izendatzea
Udal honetako alkateak, 2018ko otsailaren 27an, 140/2018 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testua:
“Ikusirik Alkatetzaren ekainaren 15eko 499/2015 Ebazpena eta otsailaren 27ko 546/2017 eta 139/2018 Ebazpenak, Udalaren Gobernu Batzarreko kideak eta alkateordetzen titularrak izendatzen dituztenak.
Apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.2 artikuluan, apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuaren 22. artikuluan eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46. artikuluan xedatuari jarraikiz,
EBATZI DUT:
1.–Lourdes Garrido Belza bigarren alkateorde kargutik kentzea, eta bihotzez eskertzea orain arte emandako zerbitzuak.
2.–Fermín Tarragona Castro bigarren alkateorde izendatzea.
3.–Ebazpen hau Lourdes Garrido Belzari jakinaraztea, bai eta Fermín Tarragona Castrori ere, hala badagokio, kargua onar dezan.
4.–Aipatu izendatzearen eta kargutik kentzearen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, argitara dadin, eta Udalaren iragarki-taulan ikusgai jartzea.
5.–Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten den lehenbiziko bilkuran.
6.–Egindako izendatzea eta kargutik kentzea indarrean jarriko dira ebazpen honen dataren biharamunetik hasita”.
Burlatan, 2018ko otsailaren 27an.–Alkatea, José-María Noval Galarraga.
Iragarkiaren kodea: L1802849