55. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

5/2017 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Berriozarko Udalak, 2018ko otsailaren 28an, asteazkenarekin, egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 5/2017 aldaketa 2017ko aurrekontu orokor eta bakarrean (partiden arteko transferentziak).

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.

Berriozarren, 2018ko martxoaren 1ean.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L1802963