55. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Ur hornidura eta hustuketaren kudeaketa
eta tasa arautzen dituen ordenantza.
Hasierako onespena

Atezko Udalak, 2018ko martxoaren 1ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Atetz ibarreko ur hornidura eta hustuketaren kudeaketa eta tasa arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egongo da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua oso-osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Eritze Atetzen, 2018ko martxoaren 2an.–Alkatea, Ezekiel Martín Muxika.

Iragarkiaren kodea: L1802970