55. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLI

2018ko aurrekontua. Hasierako onespena

Alliko Kontzejuak (Larraun), 2018ko otsailaren 24an egin bilkuran, onetsi zuen 2018ko aurrekontu orokor eta bakarra.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Epea bukatutakoan inork erreklamaziorik aurkeztu ez badu, behin betiko onetsitzat joko da.

Allin (Larraun), 2018ko martxoaren 2an.–Kontzejuko burua, Juan Ignacio Zabaleta Arangoa.

Iragarkiaren kodea: L1802984