54. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatzeko iragarkia, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ekainaren 9an emandako 1646/2017 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan interesa dutenentzat. Ebazpen horren bidez, izangaiak aldian behin sartzearen ondoriozko behin betiko zerrenda berariazkoak onetsi ziren, baita onartu ez ziren izangaiena ere.

Iragarki honen bidez, aditzera ematen da Mónica Olmos Fraile andreak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu duela Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 9ko 1646/2017 Ebazpenaren kontra, honako hauei dagokienez: Bigarren Hezkuntzako irakasleen berariazko zerrenda Esku-Hartze Soziokomunitarioa espezialitatean (gaztelania) eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen berariazko zerrenda Ingelesa-HEO/gaztelania espezialitatean. Errekurritutako ebazpen horren bidez, izangaiak aldian behin sartzearen ondoriozko behin betiko zerrenda berariazkoak onetsi ziren, baita eskatzen ziren beharkizunak ez frogatzeagatik onartu ez ziren izangaienak ere, organo beraren irailaren 23ko 2469/2016 Ebazpenaren bidez onetsitako prozedurarekin bat.

Horiek horrela, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aipatu zerrendetan (Esku-Hartze Soziokomunitarioa-gaztelaniakoan, Silvia Echeverría Aristu-tik hasi eta amaieraraino, eta Ingelesa-HEO/gaztelaniakoan, Borja Fernández Palacio-tik hasi eta amaieraraino) dauden interesdunak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztuz (Iruñeko San Domingo aldapa, zk.g.) edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa, zk.g.).

Iruñean, 2018ko martxoaren 5ean.–Idazkari tekniko nagusia, Begoña Alfaro Oricáin.

Iragarkiaren kodea: F1803115