54. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

19/2018 prozedura

Fabiola Llorente Llorente, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako Lehen Ataleko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: 19/2018 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan ebazpena eman da. Hona hemen dekretu horren xedapen zatia, hitzez hitz: Erabaki dut: 2018ko urtarrilaren 24ko Dekretuaren aurrekarian eta xedapen zatian, jarritzat eta onartutzat hartu behar da honako honen kontra jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa:

Lizarrako Udalaren osoko bilkurak 2017ko azaroaren 2an hartutako Erabakia, zeinaren bidez behin betiko onespena ukatu zitzaion Udal Plan Orokorraren “Eroski” UE 15-2 Oinarrizko Unitatearen aldaketari, non merkataritzarako erabilera xehatua aurreikusten baita 5. poligonoko 66. lurzati osoarekin bat datorren 6.571 m²-ko eremuarentzat, udaleko zerbitzu teknikoek prestatu duten agiriaren arabera. Eta zeharkako errekurtsoa Sustapeneko kontseilariaren urtarrilaren 8ko 2/2015 Foru Aginduaren aurka (2015eko 20. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 30ekoa, eta 2015eko 30. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 13koa), herri horretako udalak sustatua, zeinaren bidez argitaratzen baita planeamendu orokorreko tresna horren edukia.

Argitara bedi iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 47.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2018ko otsailaren 20an.–Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako Lehen Ataleko Justizia Administrazioaren letradua, Fabiola Llorente Llorente.

Iragarkiaren kodea: J1803055